Goizeko 10:00etarako herri bakoitzak bere lekuan, zizurkildarren kasuan, 58. kilometroan egon behar dute, Lazkao eta Beasain artean. Ondorioz, Gure Esku Dago ekimenetik deialdia egin diete bertara doazen herritar guztiei goizeko 09:11etako trena hartzeko, bertan elkartu eta taldean joateko kilometroraino. Txartelak aurrez hartzea komenigarria dela adierazi dute. Beste ohar bat: Jan Edana eramatea aholkatzen da.
Zizurkilgo Udal gobernuak, bestalde, babes osoa adierazi dio Gure Esku Dago ekimenari eta beste zizurkildar ugarik bezala bertan parte hartuko dutela jakinarazi dute ordezkariek.