Aztergai zerrendako gaiei dagokien dokumentazioa, esku hartzeko asmorik baduzulako eskuratu nahi bazenu, egoitza orokorrera idatzi (bazkuna@larramendi.org) edo dei egin (943-300-733) eta berehala igorriko genizuke. Biltzar egunean ere bertan eskuratu ahal izango duzu.
Ondokoa da aztergai zerrenda:
1.- Biltzar Nagusiko biltzarburua eta idazkaria hautatzea.
2.- Zuzendaritza Batzordearen aldetik, 2013. urteko jardunaren oroitidazkia eta dirukontuen zuriketa aurkeztea eta onartzea, bidezko bada.
3.- Bazkide berriak eta kanporatu direnak, halakorik balego.
4.- Zuzendaritzak 2014. urterako lan-egitasmoa eta aurrekontuak aurkeztea eta, egoki baderitzezue, onartzea.
5.- Erroitz Baltzu Mugatuko bost partaidetza erosteari buruzko proposamena.
6.- Bazkide aitzindarien izendapena.
7.- Galde-erreguak.
Oharra: urteko Biltzar Nagusia amaitu ondoren, afaria izango dugu (30 €), gaueko bederatzi eta erditan (21:30). Afaltzera joatekotan bazabiltza, idatzi edo deitu –lehenbailehen arren– egoitzara, izena emateko.