Zizurkilgo Udal gobernuaren gutuna, EAJri erantzunez

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 3a, 16:30

Zizurkilgo Udal gobernuko kideek gutun bat helarazi dute eguerdian, pasa zen asteburuan Villabonako EAJren egoitzan izandako gertakarien harira.

Irakurri gutuna:

Zizurkilgo Udal gobernuak onartezin jotzen du berau nahastu nahi izatea Villabonan eman den gertakari bat dela eta. Areago, gezurrak erabiltzea horretarako.

Zizurkilgo Udal gobernuak argi utzi nahi du ez duela zerikusirik EAJren Villabonako egoitzan izan den gertakariarekin eta ez datorrela bat bertan egindakoarekin. Hori esanda, Zizurkilgo EAJri eskatzen dio ez dezala edozer erabili, baita beste herrietan gertatzen dena ere, Zizurkilgo Udal gobernuaren aurka jotzeko.

Era berean, erabat eta ozen salatzen dugu gezurrak erabiltzea horretarako. Bestela EAJk demostra dezala zein udaltzain dabilen Zizurkilen bere orduz kanpo edo kotxe kamuflatuetan “estatu poliziala” ezarriz. Nahikoa da gezurrekin! Denak ez du balio! Oso tristea iruditzen zaigu ekintza hau atez atekoarekin lotu nahi izatea hori delako Zizurkilen EAJk politika egiteko duen tresna bakarra, ez duela ez ideiarik eta ezta proposamenik ere zizurkildarrei eskaintzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!