“Jokatu jator kirolean!” mahai ingurua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 3a, 14:54

Aurtengo Kirol Astearen leloa “Jokatu jator kirolean!” da eta gai horren inguruko mahai ingurua egongo da asteazkenean, ekainaren 4an, 19:00etan Basteroko ekitaldi aretoan. Bertan izango dira Jon Gaztañaga (Errealako jokalaria), Nagore Arizaga (Bera Berako jokalaria), Miguel Angel Pérez Lasa (Futbol epaile ohia) eta Imanol Rojo (Eskiatzaile olinpikoa), eta kirolaren baloreen inguruko gogoeta bat egingo dute. Izan ere, gero eta ohikoagoak dira jarrera desegokiak kirolarien, kirol arduradunen, gurasoen eta ikuslegoaren artean eta horregatik, gaiaren inguruko esperientzia eta ikuspegi ezberdinak kontatuko dituzte. Beraz, herritar oro gonbidatuta dago bertara, baina, batez ere, haur eta kirolarien gurasoei eta arduradunei zuzenduta pentsatu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!