Festa hotsak asteburuan, Behar Zana elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 3a, 12:56

Behar Zana pilota elkarteak 68. urteurreneko ekitaldiak antolatu ditu astebururako, ekainaren 6tik 8ra. Urtero legez, hainbat ekitaldi izango dira, baina aurtengoan, berrikuntza gisa, bola tiraldia edota 1976 urteko errebote jokalarien topaketa nagusituko dira:

Ekainak 6, ostirala

17:00 Txupinazoa Bearzana frontoian. Buruhandi eta erraldoiak herriko kaleetan.

17:30 Bola tiraldia ume eta helduentzat.

18:00 Sagardo dastaketa.

Ekainak 7, larunbata

09:30 Behar Zana IV. Xake txapelketa elkartean.

10:30 Pilota eskolako txapelketaren finalak.

11:00 Errebote jokalarien topaketa elkartean (1976).

16:00 Pilota jaialdia Bearzana frontoian: Afizionatuak eskuz binaka, Seniorrak Joko-Garbi, afizionatuak lau eta erdian.

20:15 Bazkideen afaria elkartean.

23:15 Behar Zana danborrada.

Ekainak 8, igandea

09:00 Diana, Loatzo musika eskolako dultzaineroen eskutik.

11:30 Errebote partida.

14:30 Gonbidatuen bazkaria elkartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!