Imanol Lazkanoren hitzaldia ostegunean Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 3a, 11:51

Ostegun honetan, "Imanol Lazkanorekin elkarrizketan" hitzaldia izango da Zizurkilgo Iriarte etxean, 19:00etan hasita. Harituz Tolosaldeko bertsozale elkarguneko kideek antolatu dute hitzaldi interesgarria. Azken 80 urteotako bertsolaritzaren historiari egingo dio errepasoa Lazkanok, baita azken 60 urteotan berak egindako ibilia ere. Bertsotan egiteko moduari buruz ere arituko da Lazkano; puntukako bertsokera, bigarren puntuaren garrantzia eta bertso jarriak egiteko era, besteak beste.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!