Larunbat eguerdian hotza eta euria eginagatik, giro ezin hobea nagusitu zen Adunako pilotalekuan. Duela sei urte hasita, El Salvadorreko Segundo Montes komunitateko kideekin urtero Aiztondoko herriren batean txandakatuz egiten den jai egunak Adunan izan baitzuen kokaleku aurtengoan. El Salvadorreko kideez gain, larunbatean bertan Zizurkil herriarekin anaieratu zen Lladó-ko herritarrak ere bertan izan ziren. Adunako dantzari txikitxoak, Loatzo musika eskolako abeslari gazteak, Lasarte eta Hondarribiko abesbatza, Porrotx pailazoa, Lizartzako Isn&bila txaranga..., parte hartze zabala izan zen eguerdiko ekitaldian. Ondorengo bazkari nahiz afarian eskualdeko herritar ugarik bat egin zuen ekimenarekin. Internazionalismoaren aldeko oihartzun ozenak etzun ahal izan ziren Adunan egun guztian zehar.