Zizurkil goian egingo da senidetzeen plakaren bistaratzea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Bihar goizean bistaratuko dute Zizurkilekin senidetutako herriak gogoan dituen plaka. Hasiera batean Zubiaurretxon egingo zela jakinarazi bazuten ere, Zizurkil Goiko aparkalekuan egingo dute azkenik. Goizari hasiera emateko, 10:00etan ezohiko plenua egingo dute Gironako Lladó herriarekin senidetzeko eta 11:30etan, Zizurkil Goiko aparkalekuan jarriko dute senidetzeen inguruko plaka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!