Urtero legez, igande honetan Andoainen Haurren Euskal Jaialdia ospatuko da. Kanpotik honako taldeak helduko dira: Usurbilgo erraldoi txikiak, Lizarrako gaitero gaztetxoak, Villabonako Loatzo musika eskolako trikitilariak, Añorgako Arkaitz dantza taldea, Markina-Xemeingo Zerutxu dantza taldea, eta Zaldibiko Iztueta dantza taldea. Herriko taldeek ere ez dute hutsik egingo edizio honetan: Andoaingo trikitilariak, Soinuak musika eskolako ikasleak, Andoaingo Bertso-Eskolako bertsolari gaztetxoak, eta azkenik, Andoaingo Urki dantza taldeko ehun dantzarik.
Guztiak ere Goikoplazan bilduko dira goizeko hamaiketan, eta herrian zehar kalez kale ibiliko dira. Toki berean 13:00etan elkartuko dira berriro, eta saio labur bana eskainiko dute bertan. Ondoren, gonbidatuek, herriko haur eta familien etxeetan bazkalduko dute. Azkenik, arratsaldean 17:00etan hasita erromeria izango da Itzartu taldearekin.
Ekainak 1, igandea