Gazte Festak Urnietan, asteburu osoko egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 29a, 19:04

Benjamin jaia, judo eta gimnasiako erakustaldiak eta pailazoen emanaldia Gazte festen atarikoak izan dira. Festazaleentzat asteburu honetan hasiko da benetako jaia. Ostiral gauean kontzertua izango da, eta larunbaterako egun osoko jarduerak antolatu dituzte.  Poxta Zahar gazte koadrilen taldeak igande goizaldera arte luzatuko du jaia.

Egitaraua:

Ostirala, maiatzak 30
  • 17:30    Jolasak Plazido Muxika plazan.
  • 18:30    Txokolatada gaztetxoentzat Gaztelekuan, Plazido Muxika plazan.
  • 19:00-20:00 Herriko buruhandi eta erraldoien kalejira.
  • 19:00-22:00 Intzak Hik ekitaldi gastronomikoa plazan.
  • 20:00    Jaiei hasiera emateko txupinazoa, udaletxean. Ondoren, Egape Dantza Taldeko dantzarien emanaldia.
  • 20:15-22:00 Bosko Anitz txarangaren irteera San Juan plazatik.
  • 23:00-04:00 Kontzertuak San Juan plazan (euria eginez gero, Saroben): Besteik Pe!, Keep Shake eta Rude Kanka Sound & Kobo Jah.

Larunbata, maiatzak 31
Poxta Zaharrek mahoizko jantziak soinean festara hurbiltzeko gonbitea luzatu die herrikideei.
  • 10:00-13:00 Puzgarriak Egapen.
  • 10:00    Diana Txanbolin txistulari bandarekin.
  • 11:00    VIII. Urnieta Dantzan jaialdia.
  • 11:00-14:00 Gazteentzako dardo txapelketa, Dardoka elkartean.
  • 11:45    VIII. Urnieta Dantzan jaialdiaren kalejira.
  • 12:00    VIII. Urnieta Dantzan jaialdia: dantzari txikien emanaldia San Juan plazan.
  • 12:00    Anplipoteoa herriko kaleetan zehar, Poxta Zahar elkarteak antolatuta.
  • 13:00    VIII. Urnieta Dantzan jaialdia: emanaldi nagusia Plazido Muxika plazan (edo kiroldegian).
  • 14:00    Herri bazkaria San Juan plazan (edo Egapen).
  • 15:00-18:30 Euskadiko Emakumeen Txirrindulari txapelketa, herrian zehar.
  • 16:00-22:00 Helduentzako dardo txapelketa, Dardoka elkartean.        
  • 16:30    Eszenografia erakustaldia Urbita 6 kalean.
  • 17:30-21:00 Jokoak Idiazabal kalean.
  • 18:00-19:00 VIII. Urnieta Dantzan jaialdia San Juan plazan.
  • 02:00    Joko inprobistatuak Poxta Zahar taldearen eskutik.
  • 06:00    Mozkor entzierroa Poxta Zahar taldearen eskutik. Ondoren gosaria, bezperako afarian sobratutakoarekin.

Igandea, ekainak 1
  • 10:30    Diana Txanbolin txistulari bandarekin.
  • 12:00    Kontzertu-dantza emanaldia, elizako zimitorioan.
  • 12:30    Herriko erraldoi eta buruhandien kalejira.
  • 16:30    Mahai jokoak eta kartak, Habitantes de Innsmouth rol taldeak antolatuta bere egoitzan: Urbita 6.
  • 17:00    Gaztetxoentzako makillaje, globoflexia, txapa eta lepokoen tailerrak, Plazido Muxika plazan.
  • 18:00    Familientzako musika eta dantza zuzenean, Plazido Muxika plazan.
  • 19:00    Ingo al deu? erromeria, San Juan plazan.
  • 21:00    Jaiei amaiera emateko txupinazoa eta azken traka.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!