Pailazoak, Urnietako eta inguruko herrietako bizipoza

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 29a, 18:37

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek "Bizipoza" ikuskizuna eskaini zuten Urnietan, Iñistorra-Aiurrik Udalaren laguntzarekin antolatutako saioan. Ehunka haur eta guraso bildu zen urteroko hitzordura, eta ohi bezala pailazoek dena eman zuten taula gainean. Eskerrik asko emanaldia antolatzen laguntza eman duten Udalari, Egaperi, Katxiporretari, Iñistorrako bolondresei, sarrerak saldu dituztenei eta bertaratu ziren ikusleei.

Argazkiak | Bideoa: "Pausoka"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!