Villabonako merkatariek atzo zozketatu zuten Pariserako bidaia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 28a, 12:37

Villabonako Oria Merkatarien Elkarteak apirilaren 1ean jarri zuen martxan "Erosi hemen eta joan hadi Parisera" kanpaina. Herriko dendetan erosketak egiteagatik, Pariserako bidaiaren zozketan parte hartzeko txarteltxoa jasotzen zuten bezeroek. Atzo eguerdian egin zuten zozketa eta Inma Etxezarreta billabonatarra izan zen saritua. Musturienea harategian egin zuen erosketa Inmak. Parisen asteburua pasatzeko aukera izango du, berak nahi duen lagunarekin eta gainera, 150 euro jasoko ditu han gastatu ahal izateko. Zorionak!

Hirugarren urtez antolatu dute  ekimen hau Villabonako merkatariek. Jakinarazi dutenez, " gure bezeroei sari hau asko gustatzen zaie. Denok dugu horrelako opari edo sarire bat lortzeko grina. Gainera, horrelako ekintzek mugimendua sortzen dute gure komertzioetan. Amaitzeko, gure bezeroak saritu egiten diugu, euren erosketak herriko saltokietan egiteagatik eta haien konfidantza eskertzeko modua ere bada". 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!