“Bizipoza” ikuskizuna asteazken honetan Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 28a, 11:58

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek saio berriena eskainiko dute Egape ikastolan, 17:30etan hasita. Aretoaren kanpoaldean sarrerak salgai izango dira, 16:30etan hasita.

Aiora Zulaika “Pirritx”ek horrela definitu zuen egitasmo berria: “Pupu eta Lorerekin batera Irrien Lagunak Kluba jaio zen; osasuna, natura, zientzia, kultura, baita elkartasuna ere lantzen dituzten pertsonaiekin batera. Gaur egun, orotariko behar bereziak dituzten haurren eta familien Euskal Herriko hainbat elkarterekin dugu harremana, eta elkarri laguntzen diogu. Balorez eta jende jatorraz betetako taldeak dira, eta oso aberasgarria da elkarrekin egitasmoak lantzea”. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!