Antonio Gabirondo XIII. Memorialaren emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 26a, 16:58

Maiatzaren 18an Arkaleko tiro zelaian Santa Kruz jaietako “Antonio Gabirondoren XIII. Memoriala” plater tiroketa ospatu zen. Tiroketa Compak Sporting erakoa izan zen; 25 platereko bi txanda jokatu ziren eta 23 tiratzailek parte hartu zuten.

Sari banaketa Ixabel Baldari, Antonio Gabirondo-ren alargunari, txapelketaren oroigarri bat emanez hasi zen. Hona hemen sailkapena:

1.      Urtzi Oiarbide, 50 plater hautsiaz

2.      Iraitz Oiarbide, 48 plater hautsiaz

3.      Jexus Urdangarin, 46 plater hautsiaz

4.      Jose Luis Toledotxiki, 45 plater hautsiaz

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!