Aiztondo bailarako herritarrei Goierriko 58. kilometroa egokitu zaie eskuz esku lotzeko, Beasain parean. Bertara gerturatzeko, autobus zerbitzua izango da: 09:30etan abiatu eta 15:00etan itzultzeko (9 euro). Maiatzaren 30a baino lehen, ondoko leku hauetan eman daiteke izena:
-Villabona: Kixubi, Amasa eta Larrea okindegiak.
-Zizurkil: Iriarte eta Egarri tabernak.
-Asteasu: Mattin liburu-denda.
-Aduna: Uztartza aterpetxea.
-Larraul: Herri ostatua.
*Betetzen ez bada, ez da autobus zerbitzurik izango.
Bestalde, kamisetak Tolosako Rondilla kalean dagoen dendan eros daitezke. Arratsaldetan, asteartetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan goizeko 11:00tatik 13:30era.