"Bikaina hiru urnietarren maila, bikaina ere lasterketan zehar bildutako urnietar piloa"

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 26a, 13:50

Urnietako Mendi Lasterketako antolatzaileek Zegama-Aizkorri lasterketaren inguruan idatzi dute, zaletuei eskerrak eman eta urnietarren maila bikaina goraipatzeko: “Bikaina hiru urnietarren maila, bikaina ere lasterketan zehar bildutako urnietar piloa. Zegamako irteeran, Otzaurten, Aratzen, Sancti spiritunen, Aizkorriko puntan, Oltzen, Atanabarretan eta helmugan, puntu horietan guztietan urnietarren bat egon zen lasterketa ikusten edo animatzen, ez dago dudarik gure herrian mendi lasterketen afizioa goruntz doala”.

P { margin-bottom: 0.21cm; }

Bereziki aipatu behar da Jokin Lizeagak egindakoa, lesio bat zuela abiatu zelako. Hiru urnietarren sailkapena:

Jokin Lizeaga (8) 3:59:11

Jon Urdangarin (136) 5:01:18

Mikel Legarreta (156) 5:11:18

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!