Jende asko hurbildu zen Zizurkilgo plazara larunbateko gau afrikarraz gozatzeko asmoz. Gospel kantaldia bertan behera geratu bazen ere, horrek ez zion indarrik kendu ekitaldiari. Dantza eta musika afrikarrarekin ekin zioten jai giroa pizteari eta sabel dantza saioa ere izan zen. Ondoren, Nigeriatik etorritako zizurkildarrek prestatutako jakiak dastatzeko aukera izan zen. Euren jantzi ikusgarriek eta dantzarako trebetasunak, bertaratutako guztien ikusmina piztu zuten.