Asier Arregi eta Olatz Odriozola andoaindarrak, Gipuzkoako txapeldun mendiko bizikletan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 26a, 11:16

Pasaian jokatu zen atzo mendiko bizikletako  Gipuzkoako txapelketa. Euskadiko openerako ere baligarria zen atzoko proba. Asier Arregi andoaindarra suertatu zen Gipuzkoako txapeldun eta bere anaia Josu, hirugarren sailkatu zen. Emakumeen kategorian, Olatz Odriozola andoaindarrak jantzi zuen txapela. Zorionak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!