Zabalik da Udan Jolasean 2014an begirale izateko deialdia. Bi baldintza bete beharko dituzte begiraleek: euskaraz ondo jakitea eta 18 urte beteta izatea. Horrez gain, herritarra izatea ere baloratuko da. Maiatzaren 20tik 31ra bitarte izango da izen-ematea, Katea-etxera joanda edo 943694787 telefonora deituta. Aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da: Kurrikuluma, NANaren fotokopia eta begirale tituluaren kopia, azken hori izanez gero.