Gaur Josep eta Mariona Colom-en erakusketa irekiko da 19:00etan Gurea erakusketa gelan eta ekainaren 7ra arte egongo da zabalik. Josep Colom-ek duela urte asko du harreman berezia Villabonarekin, bereziki Behar-Zana elkartearekin, eta harreman horren fruitua da erakusketa hau. Oinkari dantza taldeko dantzarien ohorezko aurreskuarekin eta Josepen beraren adierazpenekin emango zaio irekiera ofiziala erakusketari.