Kamioi bat irauli da Urnietako gasolindegiaren parean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 23a, 15:14

Eguerdiko 12:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Urnietako gasolidegi berriaren parean. Suhiltzaileak eta anbulantzia tokian bertan daude eta trafiko arazoak sortzen hasi dira. Istripua izan duen kamioiari erori egin zaio zeraman zama, antza denez hondarra, eta gasoila ere isuri zaio. Ertzaintzaren prentsa bulegotik jakinarazi dutenez, errepidea guztiz garbitu arte luza daitezke trafiko arazoak. Andoaingo Aranaztegi inguruan, udaltzainak ari dira trafikoa berbideratzen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!