Karlistaldia Lizarran

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 23a, 11:31

Maiatzaren 18an, Lizarran (Nafarroan), Karlistadetako antzezte-erakustaldia antolatu zuten, karlista eta giristino edo liberalen arteko borroketan. Andoaingo txapeltxuri karlisten 14 laguneko talde batek parte hartu zuen, trebakuntza gisa 2015eko Andoaingo Guduari begira. 

Argazkian, txapeltxuri andoaindarrak Lizarrako Hilobi Santuaren parean. (Argazkia: L. Jauregi).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!