Naroa Agirre atletak pertiga jauzia egiten du eta hori bere ogibidea izan arren, Donostiako ikastetxe batean irakasle ere bada. Olinpiar jokoetan izandako esperientziak, frustrazioak eta ilusioak kontatu zizkien haurrei. Bestalde, Idoia enpresariak beste sei pertsonarekin batera enpresa bat sortu zuen eta hutsetik hasita dauden egoerara iristea nola lortu duten azaldu zuen. Azkenik, Maribel Jaurlaritzako legebiltzarkidea da, diputatua eta Urnietako udaleko zinegotzia, eta bere ibilbide profesionaleko anekdotak eta esperientziak kontatu zituen. Gainera, bera izan zen publikoaren artean interes gehien sortu zuena eta herriko asmoen inguruan galdetu zien ikasleek; hala nola, gaztetxe, lokal eta abarren ingurukoak.