Ekitaldiz betetako asteburua Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 22a, 15:39

Larunbata goizean, XVI. Biatloia egingo dute Zizurkil goian, 11:00etan hasita. Iluntzean, gau afrikarra ospatuko dute; gospela, dantza eta musika afrikarra, nigeriar janaria dastatzeko aukera eta sanbel dantza erakustaldia, Atxulondo kultur etxearen inguruan. Igandean, Kukai dantza taldearen Gelajauziak emanaldi ikusgarria Pedro Mari Otaño plazan. 

Egitarau zehatza, jarraian: 

MAIATZAK 24, LARUNBATA:

ZIZURKILGO XVI. BIATLOIA 11:00etan Pedro Mª Otaño Plazan. Haur guztiek korrika eta bizikletan ibiltzeko aukera izango dute goiko elizaren inguruan egingo den zirkuituan. Kaskoa derrigorrezkoa izango da eta kamisetak eta hamaiketako parte hartzaile guztientzat.


GAU AFRIKARRA: Afrika, hain urruti eta hain gertu! Bereziki nigeriarren Kultura ezagutzeko parada:

-  19:00etan GOSPEL KONTZERTUA ATXULONDON.

- 20:00etan DANTZA ETA MUSIKA AFRIKARRA PLAZAN.

- 20:30ean NIGERIAR JANARIA DASTATZEKO AUKERA.

-  21:00etan SABEL DANTZA ERAKUSTALDIA.

 

MAIATZAK 25, IGANDEA:

GELAJAUZIAK DANTZA EMANALDIA PEDRO Mª OTAÑO PLAZAN, KUKAI DANTZA TALDEAREN ESKUTIK. Estreinatu berria eta Leioan kale ikuskizun onenaren saria jaso duen dantza emanaldia. Nestor Basterretxea eskultore handiaren ia lau metrotako eskultura baten inguruan arituko dira. Cesc Gelaberten koreografia da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!