Abian da Santio jaietako programaren azal lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 22a, 15:26

Urtero legez, Villabonako Udaleko kultura sailak 2014ko Santio jaietako programa lehiaketa jarri du abian. 16 urtetik gorako edozein herritarrek har dezake parte. Lanek erabat originalak izan behar dute eta irabazleak 300 euro jasoko ditu. Azaleko testua: Santio jaiak – Villabona 2014. Lanak aurkezteko epea: Maiatzaren 26tik ekainaren 13ra, Udaleko kultura sailean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!