Barru-barrutik bizi zuen Manuk futbola eta urte luzez aritu zen Arratzaingo gaztetxoen entrenatzaile lanetan. Azken denboraldi honetan, Oskar Urbano entrenatzailearekin batera, hasieran jarritako helburua bete zuten: iazko denboraldian mailaz jaitsi ondoren, aurtengoan gora egitea. Helburua beteta pozik, baina gidari eta laguna galduta triste, dudarik gabe, Manuri eginiko omenaldia izango da maiatzaren 24ko finaleko partida.
Gizon herrikoia zen Manu, billabonatarra. Kalean batarekin eta bestearekin hizketan aurki zitekeena, irribarrea ahoan maiz. Heldu zein gazte, herritar askok gordeko du Manuren irudia bere baitan. Agur elizkizunean bertan agerian geratu zen zenbat estimatzen zuen jendeak, eliza txiki geratu baitzen Manu agurtzeko. Kolore urdina eta berdea nagusitu ziren: Billabona KEko kideek soinean zeramatzaten elastikoek sortutako olatuarena.
Muxu bana Miren, Aitor, Nagore, Malen eta etxekoei. Animoak taldekide eta lagunei.
**Argazkiam, Manu eta Oskar entrenatzaileak, maila igoera lortu duten gazteekin batera.