Basteron Katramilaren ikuskizuna, larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 22a, 13:44

Katramila antzerki eskolako taldeek larunbat honetarako jarri dute denboraldiko hitzordu nagusia. Saioz saio antzerkiarekin gozatzen aritu dira, eta ikasturtea amaitzear den honetan, euren zaletasuna familiarekin, lagunekin eta herritarrekin partekatzea erabaki dute. Larunbatean aparteko emanaldia eskainiko dute, eta horretarako azken asteak entseguetan murgilduta igaro dituzte.

Gazteenak 16:30etan, doan
Hiru antzezlan prestatu dituzte: “Etorkizuna airean”, “Urrezko kakamokordoa” eta “Indiana Jonsen lapurreta”.
Eskuineko argazkietan, gazteen bi talde ageri dira Kristina Ropero antzerki irakaslearekin batera. 

HELDUENAK 20:00ETAN
Miren Gojenolak zuzentzen duen helduen taldeak, azkenik, iluntzeko 20:00etan eskainiko du ikuskizuna. “Bastero.... eta gero?” izena du prestatu duten muntaiak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!