Bada, bigarren deialdia martxan jarri dute. Aukeratuak hiru hilabeteko egondaldia egingo du Etiopiako Wukron. Bete beharreko baldintzak honakoak dira:
1. Unibertsitateko titulua, lanbide heziketa edo lanbide batean esperientzia (iturgina, igeltseroa, elektrizista) izatea.
2. Komunikatzeko oinarrizko ingeles maila izatea.
3. Urnietan bizi edo jaio izana.
4. Lanerako eta ikasteko gogoa.
Izen-ematea
Kurrikuluma e-postara bidali edo Gazte Informazio Bulegoan utzi. Epea ekainaren 20an amaitzen da. Argibideak: Jose Ramon Jauregi. 943 33 13 46.
8:00-13:00 / 17:00-19:00.
Deialdia Urnietako Parrokiak, Etiopia Utopia Fundazioak eta Urnietako Udalak egin dute.