Osasun publikoaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 22a, 13:22

Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde TOPA koordinadorak hitzaldia eskainiko du Andoain tartean den Tolosaldeko eskualde sanitarioari buruzko argibideak emateko. Hitzaldia datorren maiatzaren 28an izango da, asteazkenarekin, iluntzeko 19:00etan Urigainen.

Duela hiru urte, Osakidetza eta Asuncion klinika pribatuaren arteko itun  baten bitartez, espezialitateen anbulatorioa desegitea erabaki zen. Ekintza onartezin horrek eragin zuen koordinadora sortzea. Izan ere, “pertsona eta herritar garen neurrian, kudeaketa publiko eta unibertsaleko osasun sistema batek artatzeko eskubidea dugu, inolako salbuespenik gabe, sistema hori mantentzeko  eta hobetzeko gure zergak ordaintzen baititugu”. Larunbat honetan Makaldegin mahaia ipiniko dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!