Aurtengo Kirol Astea ekainaren 2tik 8ra bitarte ospatuko da “Jokatu jator kirolean” izenean. Izan ere, kirol guneetako liskarrak joko-zelaietan gertatzeaz gain, armailetan eta aldageletan ere gero eta ohikoagoak direla ikusita, kirolarien errespetuzko jarrera eta portaera egokiak bultzatu nahi dituzte Udal Kirol Patronatuak eta kirol elkarteek.
Egitarau zabala antolatu dute antolatzaileek eta era guztieatako kirolak izango dira protagonista: pilotari profesionalekin pilotan aritzeko aukera, judoa familiarekin, Gimnasia erritmikoa, Nordic Walking, eta baita eskubaloia, futbola, saskibaloia eta txirrindularitzaren kirol topaketak ere. Bestalde, “Zer dakizu kirolaz?” leloaren inguruko gazte lehiaketa eta mahai inguru bat ere egongo dira. Aste osoan zehar, Goiburuan golfa doan egiteko aukera izango da eta Kiroldegian CBD Leizaran elkartearen 35. urtemugako erakusteta egongo da maiatzaren 30tik hasita.
Hona hemen antolatutako egitaraua:
Aste osoan zehar egongo diren ekitaldiak:
Ekainaren 2tik 6ra Golfa dohainik. 18:00etatik 20:00tara, Goiburu Golf club-ean.
Maiatzaren 30tik ekainaren 7ra CDB LEIZARAN elkartearen 35. urtemugako erakusteta, Kiroldegiko tabernan. Hona hemen ordutegia:
Maiatzak 30: 19:00 – 21:00
Maiatzak 31: 16:30 – 20:30
Ekainak 2-6: 18:00 – 20:00
Ekainak 7: 17:00 – 19:00
Ekainak 3, asteartea
Gazte lehiaketaren hasiera ikastetxeetan (LH3 – DBH2): “Zer dakizu kirolaz?”
17:00 Pilotari profesionalekin jolasean Goiko plazan
Ekainak 4, asteazkena
Gazte lehiaketa ikastetxeetan (LH3 – DBH2): “Zer dakizu kirolaz?”
19:00 Mahai ingurua Basteron: “Jokatu jator kirolean”. Ainhoa Aiertzak dinamizatuko du eta bertan izango dira Jon Gaztañaga (Errealeko jokalaria), Nagore Arizaga (Bera-Bera eskubaloi taldeko jokalaria), M.A. Perez Lasa (futbol epaile oiha), Imanol Rojo (iraupeneko eskiatzaile olinpikoa) eta herriko hainbat kirol arduradun.
Ekainak 5, osteguna
Gazte lehiaketa ikastetxeetan (LH3 – DBH2): “Zer dakizu kirolaz?”
20:00 Kirol merezimenduaren sari ekitaldia Basteroko areto txikian
Ekainak 6, ostirala
17:30 “Zer dakizu kirolaz?” gazte lehiaketaren sari-banaketa Allurralde Kiroldegian
18:30 Judoa familiarekin Allurralde kiroldegian.
Ekainak 7, larunbata
9:30 Elkarteen arteko kirol topaketak Goiko plazan. Pilotan, eskubaloian, futbolean, saskibaloian eta txirrindularitzan arituko dira herriko kirol elkarteak.
10:30 Nordic Walking adinekoentzat Goiko plazan
11:00 Golfaren inguruko jardueran Goiko plazan
Ekainak 8, igandea
11:00 Gimnasia erritmikoa. AKEK elkartearen ikasleen erakustaldia Allurralden