Argazki rallya igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 22a, 12:22

Igande honetan Argazki rally-aren XXI. edizioa burutuko da herrigunean. Aurreko edizioetan ez bezala, izen-ematea Saroben egingo da  aurten goizeko 09:30etan hasita. Kamara hartu eta argazkiak ateratzeko deialdia irekia da. Bi mailatan hainbat sari banatuko dituzte. Helduen mailan oroigarria eta sariak:

•1. Argazki-bilduma: 200 euro.
•2. Argazki-bilduma: 100 euro.
•1. Argazki-bilduma (Urnieta): 100 euro.
•2. Argazki-bilduma (Urnieta): 50 euro.
•Argazki onena, 1.saria: 100 euro.
• Argazki onena, 2.saria: 50 euro.
 
Parte hartuko duten argazkilarien lan guztiekin erakusketa egingo dute Lekaion, ekainaren 10etik 13ra. Sari banaketa azken egunean izango da, 19:30etan hasita. 
Argazkiak aurkezteko epea maiatzaren 26tik 28ra Bertan bulegoan (7:30-14:30).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!