Bihar eta etzi banatuko da Aiurriren 429 zenbakia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 21a, 16:49

Bihar eta etzi artean banatuko da Aiurri aldizkariaren 429 zenbakia. Oraingo honetan, antzinako bolatoki ezkutuei egiten die aipamena azalak, barruko erreportajean, besteak beste, Larraulgo Antselmo Larrartek kontatutako antzinako bolatokien kontu interesgarriekin osatutako erreportajea jasotzen duelarik. Gainerakoan, elkarrizketa mordoxka: Mintzola Fundazioko arduradun Karlos Aizpuruari, Bera Bera taldeko Nagore Arizaga andoaindarrari, Javi Perez tronpeta-jotzaile zizurkildarrari edota Ibai Rezola 2B mailako arbiro billabonatarrari eginikoak. Belardiak erabiltzeko ekimenaren bultzatzaileek maiatzaren 31rako Andoainen antolatu duten Udaberri festaren berri ere jasotzen da, beste hainbat gairen artean:

IRITZIA

-Hitzak Hots: Rafa Etxeberria

ELKARRIZKETA

-Karlos Aizpurua, Mintzola Fundazioko arduraduna

LARRAUL

-Antzinako bolatoki ezkutuak

ASTEASU

-Behorra eta zaldia Asteasuko probalekuan

-Errota zaharra berreskuratu du Burdina taldeak

ANDOAIN

-Udaberri festa, maiatzaren 31n

-Nagore Arizaga, Bera-Berako jokalariari elkarrizketa

ZIZURKIL

-Javi Perez tronpeta-jotzailearekin solasean

AMASA-VILLABONA

-Ibai Rezola, 2B mailako arbitroa

-Manu Muriel gogoan, finaleko partidan

MAGAZINA

-Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketa abian

-Atzera begira

HITZORDUAK

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!