Burutu dituzten lanen artean, aurten ekimen berri bati ekin diote aurten; Gabonetako apaingarri jasangarriak.
Lan hori aurkezteaz gain, Zizurkilgo ikasleek hainbat proposamen luzatu diote Udalari:
-Herriko argiteria egokitzea: kontsumo baxuko bonbilak jarri, argia beherantz zuzendu eta gauean ordu batetik aurrera farola batzuk itzaltzea.
-Eraikin publikoetan berogailua behar ez denean itzaltzea.
-Auto elektrikoen erabilera sustatu: erosi eta alokariuan jarri.
Udalak adierazi du zenbait ekimen (Kontsumo baxuko bonbilak jartzea besteak hondatu ahala edo berogailuen kontrola) abian direla jada eta gainontzeko proposamenak aztertzekotan geratu da.