Kontzertua larunbatean San Pedro elizan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 21a, 15:49

Datorren larunbatean, maiatzaren 24an, norbanako eta talde ezberdinek parte hartuko duten kontzertua izango da San Pedro elizan, 20:00etatik aurrera. Parte hartzaileak: Ana Belen Garcia organojolea, Mirari Irurzun eta Monika Redondo biolinistak, Musikabi taldeko bakarlariak, Iñaki Carcamo zuzendaria eta Aita Garayoa abesbatza.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!