Udaleku irekiak, aurten ere bai!

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 21a, 15:44

Aurten ere Udaleku irekiak antolatuko ditu Villabonako Udaleko Hezkuntza sailak ekainaren 30etik uztailaren 18ra. 2011 eta 2004 urteen artean jaiotako haurrek izango dute parte hartzeko aukera, Villabonan erroldatutakoek lehentasuna izango dutelarik. Izena emateko epea ekainaren 4an amaituko. Bitartean, Katea Etxean ordutegi zabala izango da: astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:00etara eta astelehenetan 15:00etatik 17:30era ere bai. Informazio gehiago eskuorrian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!