Udan kirola egiteko eskaintza Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 21a, 13:35

Allurralde Kirol Patronatuak ekainaren 30etik uztailaren 24ra kirol ikastaro ezberdinak antolatu ditu, adin guztietako herritarrak gogoan harturik. Hilabete osokoa edo hamabostaldikoa izango da eskaintza, eta izen ematea dagoeneko zabalik dago ekainaren 5a bitarte. Izena emateko ordutegia zabala da, astelehenetik ostiralera: 09:00-13:00 / 17:30-19:30.

Haur eskaintza: Igeriketa, ludoteka goizean, tenisa edota eskalada.
Gazte eskaintza: Udabentura goizetan, futbola eta kirola, tenisa eta eskalada.
Junior eskaintza: Futbol & Fit, Fit & Fit, Fitness training, tenisa eta eskalada.
Helduen eskaintza: Zumba, balance, pump, spining, combat, aquagyma, yoga, eskalada, patinak, aerobik + pump, aerobik + balance, pump + balance, pump + spining, pump + combat, spining + combat, igeriketa.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!