Horretarako batzar ireki bat antolatu dute herriko gazteen irudipen eta ideiak jasotzeko, "eta bertara gonbidatu nahi zaitugu. Batzarra Maiatzaren 24ean, larunbatarekin, goizeko 10:30etan Andoaingo Gaztetxean burutuko da. Garrantzitsua da guztion parte hartzea, ziklo berri honetan denon iritzi eta parte hartzea beharrezkoa da! Anima hadi gazte! Gaztetxea gaur eta beti bizirik!”.
Egitaraua honakoa izango da:
• Aurkezpena.
• Gaztetxearen ibilbidea.
• Egungo egoeraren hausnarketa.
• Etorkizuneko erronkak.