Aiurrik eta Iñistorrak antolatuta eta Udalaren babesarekin, Pirritx eta Porrotx pailazoek ikuskizuna eskainiko dute maiatzaren 28an arratsaldeko 17:30etan hasita.
Oraindik ere sarrerak eskuragarri daude zazpi euroko prezioan Urnietako Kantoin eta Amailurren; eta baita Andoaingo Ernaitzan eta Aiurrin ere.
“Bizipoza” ikuskizunak elkartasuna hizpide nagusi du. Aiora Zulaika “Pirritx”ek horrela definitu zuen egitasmo berria: “Pupu eta Lorerekin batera Irrien Lagunak Kluba jaio zen; osasuna, natura, zientzia, kultura, baita elkartasuna ere lantzen dituzten pertsonaiekin batera. Gaur egun, orotariko behar bereziak dituzten haurren eta familien Euskal Herriko hainbat elkarterekin dugu harremana, eta elkarri laguntzen diogu. Balorez eta jende jatorraz betetako taldeak dira, eta oso aberasgarria da elkarrekin egitasmoak lantzea”.