103. kilometrora inguratzeko Andoaindik aterako diren autobusak antolatzeko asmoa dago. Bus txartelak salgai jarriko dira Keinun, Ernaitzan, Xaxin eta Lanbroan. Txartelaren prezioa 10 eurokoa izango da (12 urtetik beherakoentzat, 5 euro). Autobuserako txartela erosteko azken eguna ekainaren 2a izango da eta metroa erosterakoan autobusean joateko asmoa dutenek ere, autobuserako txartela erosi behar dute.
Itzultzeko, berriz, bi ordutegi zehaztu dira: bata 13:30etan eta bestea arratsaldeko 19:00etan. Txartela erostearekin batera, bakoitzak zehaztu beharko du zein ordutan itzuli nahi duen. Autobusak Makaldegitik aterako dira 08:45ean”.