Urte hasieran banekien aukeraren bat balego aprobetxatu egin beharko nukeela. Jokatutako partiduetan gustura sentitu naiz. Orain lanean jarraitu beharko dugu datorren urtean ere minutuak edukitzeko. Nik uste bai Sanse bai eta Errealak urte ona egin dugula, bigarren urtez Europan sartzea pauso garrantzitsua da. Azken urteetan, bigarren mailatik igota irautea zen helburu nagusia, eta orain ikusita Europan bi urtez egon garela, lorpen handia da. Sansek ere urte polita egin du; beti izan ditugu gorabehera batzuk, baino hori normala da. Azkenengo bi urteekin konparatuta, azkenengo 2 edo 3 jardunaldietarako salbu ginen eta horrek esan nahi du lana ondo egin dugula.
Nik uste dut urte polita izango dela, bigarren aldiz Europako lehiaketan egongo garelako. Lana eginez eta egunerokotasunean konstatnte izanez, emaitza onak etorriko dira".