XIX mendeko errota zahar baten azternak berreskuratu dituzte azken asteotan. Burdina taldeak egin ditu lanak eta Joxe Ramon Berrondo taldekideak eman ditu azalpenak: “XIX. mendeko errota da ikusgai jarri duguna. Ingurua garbitu egin dugu eta etorkizunera begira, errota honen inguruko informazioa jasoko duen panela jarriko da. Bertatik pasatzen direnek errota horren berri izatea nahi dugu”.
Burdina taldeak Asteasun egin duen lehen berreskuratze lana izan da Erreka bailarakoa. “Gure oinarria, ondare historikoaren berreskuratzea da, baina, beti ere, auzolana oinarritzat hartuta. Asteasuarren artean zabaldu nahi genuke ideia hori, izan ere, inork ez baitu herriko ondarea zainduko herritarrek baino hobeto”.
Asteasuko Udalarekin sinatutako hitzarmen batek ahalbidetu ditu berreskuratze lanok. Pili Legarra alkateak eman ditu azalpenak: “Bide ertzean dagoen arren, gazteek ez zuten ezagutzen errota hau. Helduenek esan digutenez, garai batean erre egin zen errota eta ez zuten martxan ezagutu. Urniategi errota zuen izena. Larrez estalita zegoen eta orain, ingurua garbituta, berriz ere balioan jartzea lortu dugu. Udalaran helburua horixe da; herrian dagoen ondarea pixkanaka berreskuratzen joatea”.