Ekitaldi hunkigarria larunbatean Atxulondon

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 20a, 13:10

Garai batean estatutik Zizurkilera etorritako herritarrak izan ziren larunbateko protagonista nagusiak, Maiatza Saltsan ekimenaren baitan. Jendetza handia bildu zen Atxulondo Kultur etxean. Arratsaldeko 19:00etan, "Del pueblo Zizurkilera. Etorkizun berriaren bila" ikus-entzunezkoa eskaini zuten. Etorkinen bizipenak biltzen ditu dokumentalak. Ondoren, Jon Maia bertsolariak bertaratutakoak hunkitu zituen "Desde Extremadura al bertsolarismo" hitzaldiarekin. Jatorri ezberdinetako jakiez gozatu eta Extremadurako kantu eta dantzak ikusteko aukera ere eskaini zuten ekitaldiaren amaieran. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!