Igandean, eskualdean barrena ibili zen neska txirrindularien Gipuzkoako bira. Villabonan hasi eta Zizurkilen amaitutako etapa erabakigarria zen birako txapeldun zein zen jakiteko. Leire Olabarria txirrindularia izan zen lehen sailkatua helduen mailan. Eguraldia lagun, eskualdeko errepide bazterretan zaletu asko bildu zen txirrindularien lana txalotzeko. Gipuzkoako bira antolatzen den lehen aldia da aurtegoa.