Maiatza Saltsan aurrera doa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko maiatzaren 20a

Aste honetan ere izango da zertaz gozaturik Zizurkilen. Gaur arratsaldean, esaterako, "Zoritxarrezko babutxak" ipuin kontaketa izango da euskaraz eta arabieraz. 17:30etan Iriarte etxean. Larunbatean, XVI. Biatloia egingo dute 11:00etan hasita eta iluntzean, festa afrikarra. Igandean, Kukai dantza taldearen Gelajauziak ikuskizuna 19:00etan hasita, Pedro Mari Otaño plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!