Lasterketa horrek aurretik ibilbidea baduen arren, aurten lehenengoz bat egitea erabaki dute orain arte beren aldetik antolatzen ziren hiru lasterketak, eta hortik sortu da Neska Txirrindularien Gipuzkoako I. Bira.
Hiru etapa izango ditu: Bergara-Bergara (banakako erlojupekoa), eta Tolosa-Tolosa eta Villabona-Zizurkil lineako etapak.
Hiru kategoriatako txirrindulariek hartuko dute parte: kadete, junior eta elite mailetakoek. Lasterketa Zizurkil eta Villabonatik igarotzen den tartean, noski, errepidea itxita egongo da autoentzat