Festetako kartel lehiaketa abian da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 16a, 15:33

Zizurkilgo festa batzordeak kartel lehiaketa antolatu du, festetako egitarau nahiz karteletan erabiltzeko diseinua aukeratzeko lehiaketa, hain zuzen. Lanak argitaragabea eta jatorrizkoa izan behar du, nahi adina koloretan egina eta teknika librea erabiliz. DIN A4 formatukoa, paperean edota jpg artxiboan aurkez daiteke. Idatzi beharreko testua: Zizurkilgo jaiak 2014. Irailak 4, 5, 6, 7, (8), 9. Lanak aurkezteko epea: Ekainak 30, astelehena, Zizurkilgo Udal bulegoetan, Udal liburutegian edo zizurkil@live.com helbidera bidalita. Saria: 175 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!