San Isidro egunaren baitan, meza nagusia, Anjel Larrañaga eta Loidi Saletxe bertsolarien nahiz Kupela taldeko trikitilarien saioa izan zen atzo Amasan, bazkariaren aurretik. Eguerdian, EH Bilduko Maite Aristegik nekazaritza eta abeltzaintzari lotuta Europarako dituzten proposamenak azaldu zituen hauteskundeen atarian. Alboan izan zituen Rosa Arregi (Amasa-Villabonako ingurumen zinegotzia), Iñaki Etxezarreta (Amasamendi abeltzainen elkarteko kidea), Koldo Lizarralde eta Iñaki Lazarobaster.