Kalejira Andoainen, larunbat eguerdian Goikoplazan hasita

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 15a, 19:26

Ekainaren 8rako entsegu modukoa izateaz gain, herrietan bertan kanpaina sustatzeko giza-kateak egiten ari dira Euskal Herrian barrena. Andoaingo taldeak larunbat honetarako kalejiran parte hartzeko deialdia luzatu du, eguerdiko 12:00etan Goikoplazatik abiatuko dena. Juanita Alkain plazara iritsita, bilduko den jendearekin, giza-katea egitekoak dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!