60 eta 70eko hamarkadetan mugimendu handia egon zen Espainiar estatutik Euskal Herrira. Zizurkilen ere nabaritu zen mugimendu hori, eta orduan etorritako haiek ardatz gisa hartuta antolatu da egun hau. Dokumental bat grabatu da garai hartan Zizurkilera iritsitako jendearekin, ordutik gaur egunera bitartean izandako bizipenak kontatzeko.
Gaiarekin lotura estua duelako, Jon Maiaren hitzaldia ere antolatu da. Jon Maiaren aitona Euskal Herrira iritsi zen bere garaian, eta ondorengoak bertara egokitzen joan dira, biloba bertsolari izateraino iritsiz.
Azkenik, hainbat komunitatetako herritarrek festa antolatuko dute, beren jakiak, musikak eta ohiturak ezagutzera emateko.