EH Bilduren ekitaldia, ostiral iluntzean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 14a, 17:18

Europako hauteskundeen atarian, Villabonako EH Bilduk ondorengo oharra igorri du Aiurrira, era berean, ostiralean, maiatzak 16, Errebote plazan antolatu duten ekitaldia iragarriz: 

Hauteskunde dinamikan bete betean murgilduak gaude EH BILDU koalizioa osatzen dugun kideok. Amasa-Villabonan ere. Hauteskunde hauek inportanteak dira arrazoi askorengatik eta guk bi azpimarratuko ditugu batetik herriek erabakitzeko eskubidea izan behar dute eta bestetik gatazka politikoak sortutako ondorioak konpontzen urrats inportanteak eman izan direlako, gure ekimenez, gogoratu Doktrina Parot kasua, esaterako.

Euskal Herriak munduko beste nazioekin, gu bezala zapalduak dauden nazioekin, elkarlana sustatzeko ere espazio aproposa da eta horregatik behar dugu Josu Joaristi Bruselan lanean aritzea. Aritua eta aditua delako zeregin horretan.

EH BILDU koalizioa osatzen dugun kideok elkarlanerako konpromiso irmoa dugu. Baita Amasa-Villabonan ere.

Ildo horretan, maiatzaren 16an iluntzeko 19:00etatik aurrera Errebote Plazan, ekitaldia burutuko dugu eta bertan izango dugu Xabier Mikel Errekondo, Amaiureko Diputatua Espainiako Kongresuan. Berakin solasaldi bat izateko eta hauteskunde hauen garrantzia agertzeko gonbidatu dugu. Modu berean Aiztondo bailarako hautetsiek agerraldia egingo dute baita ere EH BILDUri botoa eskatuz eta bailarako produktuen dastaketa egiteko aukera ere izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!